XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Lenoir jaunari kontatzera noa - esan zuen Blokek, eta ezkutatu egin zen.
Minutu batzu barru, Lenoir jauna eta emaztea agertu ziren Maribelen logelan.
Lenoir anderea beldurrez akabatzen zegoen.
Lenoir jauna nahasturik eta kezkati.
- Baina, zer gertatzen da?- hasi zen esaten -.
- Blok zentzurik ez duen kontu batekin etorri zait.
- Zure aitak alde egin duela esaten du, Gorka, eta... - Eta Kedar ere desagertu egin da!- esan zuen Maribelek berriro negarzotinka -. Ez da Kedaren arrastorik.
- Desagertu egin da! - Lenoir andereak garrasi egin zuen: - Zer esan nahi duzue? Nora joan da ba? Zer esan nahi du honek, Maribel? - Maribel, nik kontatzea hobe dela uste dinat - esan zuen Julenek, ez bait zuen neskatxak zekien guztia azaltzerik nahi.
Ziur aski gertakizun guzti hauen berri izango zuen Lenoir jaunak eta astakeria izango zen bera ere susmagarritzat zeukatela adieraztea.
- Julen, esadazu azkar gertatua, esadazu!- eskatzen zuen Lenoir jaunak erabat asaldaturik.
- Bart osaba Kintin bere ohetik desagertu egin da eta
- Agian itzuliko dira, noski, baina... - Julen, zuk zerbait ezkutatzen duzu!- esan zuen bapatean zakarkeriaz -.
- Esaguzu dakizun guztia, mesedez! Nola ausartzen zara une larri hauetan zerbait isiltzen?.
- Esaiok, esaiok, Julen - esan zion Maribelek.
Julen burugogor agertzen zen eta zeharretara begiratzen zion Maribeli.
Lenoir jaunaren sudur punta zuritu egin zen.